XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beti asten!

Txistu joka aditu det goizean gure Joanes, bere gurdiaren aurrean arbi-billa zijoala.

Ederki, on dakiola!

Nik ez det, ba, txistuz aritzeko gogorik.

Ez dakit zergatik, baiñan goizean esnatu naiz gogoa oso illun dedala.

Mezatara joaterik izan banu, bederen!

Baiña leen-ostiraletan izan ezik, emakume bakar batek nola utzi bere lanak astegunez?

Egia da orrenbeste galtzen degula uskeritan egunaren asieratik azkeneraiño, baiña gaur beiñipein iñola ere ezin dezaket utzi etxea.

Bazeneki zein goibel dedan barnea!

Aldez-aurretik ba-dakit nere lanen berri, eta eguneroko bizitza txikiari eldu bearko diodala.

Gosari eta bazkari, zoko-garbitze, oillo-zaitze, eta eta...

Atzo egindakoa gaur berriz egin bear.